XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Preso, errefuxiatu eta deportatuen eguna, festa amaiera atarian

Aste guztian izan ditugun ekitaldiak ikusirik, antolakizun gehienak asteburu honi begira prestatu dira.

Gaurkoa, preso, errefuxiatu eta deportatuen egunaz gain, ezkonduena ere bada.

Goizean esnadeia egingo da.

Eguerdiko ordubata bitartean, plaza guztian zehar kirol antolakizun itzela ikusi eta praktikatu ahal izango da.

Ohol bat traineru bezala erabiliz, bost laguneko taldeek estropadak lehorrean egingo dituzte.

Kopuru berdineko taldeekin, fondoko skia, bi ohole gainean.

Lokotx bilketa ondoren, baina bi oinetako batean patin bat jantzita.

Soka igotzeko frogan ere lehiatuko dira eta ondoren sokaran.

Bizikletarekin abileziak eginez jarraituko dute, Gimkana eta Montain Bikeren bidez.

Eta bukatzeko, zaku karrera eta kanikekin ere frogatuko dira.

Eguerdiko ordubiak aldera, Herri Bazkariari emango zaio hasera, eta menu bezala, plazan bertan herritarrek prestaturiko zikiroa.

Arratsaldeko 4etan gazte mailako txirrindulari froga, herriko txirrindularien elkarteak antolaturik.

7etan, Amnistiaren Aldeko Kalejira egingo da, zankudoak, txaranga, eta haurrentzat opariak banatuko direlarik.

Ordu berdinean hasiko da ezkonduentzako dantzaldia Jose Martin Sagardiaren Plazan, eta aurreneko saio honetan 9ak arte arituko da Gelatxo Taldea.

Gaueko 10etan, hainbeste jende erakartzen duen Bertsolari Jaialdia frontoian.

Aurtengoan, Iñixio Usarralde gai jartzaile dela, honako bertsolariak arituko dira: Jon Maia, Jokin Sorozabal, Jon Sarasua, Peñagarikano, Joxe Lizaso eta Joxe Agirre.

Saioaren atsedenaldian, bertso-paper lehiaketako sariak banatuko dira.

12tan hasi eta ordubiak bitartean Gelatxo Taldearen bigarren saioa leku berdinean.

Bertsolariak amaitu eta segidan frontoian, Arkaitz Taldearekin dantzaldiari ekingo zaio goiz aldera arte.

Atsedenaldian Amnistiaren Aldeko Batzordeka deituriko manifestazioa.

Ondoren gau pasa iragartzen da, tartan indarberritzeko kalimotxoa eta txokolatea banatuko delarik.

Goizeko 5ak aldera zezenak Kale Nagusian gora eta behera.

Ekitaldi gehienak astebururako iragartzen dira.